Pinttok izugarri maite du reggae musika! Bere gitarra soinean hartuta, Kingstonera abiatu da, Jamaikara. Han, gitarra jo, abestu eta dantzatu egin du, ska, rocksteady eta dub estiloen erritmoan! Eta kontzertu batean ere hartuko du parte... Paregabea, gure Pintto!
Ikusmira handia duten haurrei zuzendutako liburu interaktibo sinple bezain geniala. Liburuaren lehenengo orrialdean biribil hori bat azaltzen da fondo txuriaren gainean. Haurrak hatzarekin ukitu eta zer gertatzen den ikusteko, orrialdea pasatzeko gonbitea jasoko du. Hurrengo orrialdeetan koloreetako biribil gehiago azalduko dira; lekuz aldatuko dira, lerroan jarri, handitu eta liburutik ateratzeko zorian ere egongo dira momentu batzuetan. Irakurtzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko liburu magikoa.
Lokartzeko ordua iritsi da, baina Xubanek ez dauka lo egiteko inolako asmorik, gauza asko baitaude egiteko oraindik etxean...
Aitatxok, amatxok eta amamak era guztietako teknikak erabiliko dituzte, baina lortuko al dute azkenean Xuban lokartzea?
Lotarakoan irakurtzeko ipuin dibertigarri bat.
Liburu interesgarri eta entretenigarri honek 100 kontu biltzen ditu musikari buruz jakiteko: landareak lasterrago hazten dira musika entzuten badute; musika-nahasketa bat sortu zuen Nasak extralurtarrentzat; txoririk ederrenak dira abeslaririk kaskarrenak; bi Mozart izan ziren baina batek bakarrik lortu zituen fama eta loria; musikak salba litzake galzorian dauden hizkuntzak; sendagile batzuek armonikak errezetatzen dituzte; igerilari sinkronizatuek hezurretan aditzen dute musika? Musikaren unibertso liluragarria hobeto ezagutzeko tresna bikaina etxeko gaztetxoei zuzenduta. Eta zergatik ez, musikaren inguruko jakin-mina asetu nahi duten helduentzat ere.
Begiratu arretaz zure ingurura... Zer ikusten duzu etxean? Zer dago logelan, bainugelan, sukaldean eta egongelan? Eta kanpoan? Zer dago lorategian eta baratzean? Zer animalia eta ibilgailu ezagutzen dituzu?
Hitzak ikastea oso dibertigarria da irudi ezaguterrazez hornitutako liburu honekin.
Liburu honetan, hamaika jarduera eta kontu dibertigarri daude, gure planetako gauza miragarrietan barrena bidaia bat egiten duzun bitartean egin eta ikasteko.
Peru sagutxoa betidanik bizi da bere kasa, eta halaxe bizitzea gustatzen zaio. Baina ustekabeko gonbidatu bat afaritara etorri ondoren, betiko errutinara itzuliko al da? Ala konturatuko da, agian, atsegina izan daitekeela noizbehinka afaria partekatzeko lagun bat izatea?